Orgasmo eta Killirikuperen eskutik, 'Hil ahala bizi'
Larunbatean (hilak 16) egingo dute antzezlana Landetxen, 19:00etan. Enara Arregi, Maddi Elizetxea eta Izaro Zapirain dira protagonistak.
Orgasmo eta Killirikupeko emakumeek antolatuta, Hil ahala bizi antzezlana egingo dute larunbatean, Landetxen. 19:00etan izango da hitzordua.
Honakoa da lanaren sinopsia: Maialen abokatua da, zaintzailea da, erizaina da, garbitzailea da, sukaldaria da, laburbilduz: emakumea da. Aste batean espero ez zituen hiru desgrazia gertatu zaizkio. Bere barne gatazkei aurre egiteko erabaki garrantzitsu bat hartu beharko du. Zer egingo du: hil ala bizi?
Oiartzuarrek osatzen dute lantaldea, eta oholtzan Enara Arregi, Maddi Elizetxea eta Izaro Zapirain izango dira. Gainera, pertsona berak dira zuzendariak eta testua egin dituztenak ere.
Esteka honetan erosi behar dira sarrerak.
