Auzo batzarren lekukoa Kaputxinoak, eta Iztieta-Ondartxo-Altzatera
Kaputxinoetan hilaren 20an egingo dute eta Iztieta-Ondartxo-Altzatekoa, hilaren 21ean.
Auzo batzarren dinamikan murgilduta dabil Errenteriako Udala herritarrei agintaldiko auzokako proiektuak aurkezten, eta horien ekarpenak jaso eta zalantzak argitzen. Oraingoak Kaputxinoak auzoak hartuko du lekukoa. hilaren 20an izango da bilera bertan, 18:00etan, auzo elkartean. Bilera horretan Aizpea Otaegi alkateak, eta Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziek hartuko dute parte.
Datorren asteko bigarren hitzordua, Iztieta-Ondartxo-Altzate auzoan. Hilaren 21ean izango da hori Gurekin auzo elkartearen egoitzan, 18:00etan. Bilera horretan, Aizpea Otaegi alkatearekin batera, Bernar Lemos eta Maite Gartzia zinegotziak ariko dira.
Udaletik parte hartzera deitu dituzte auzotarrak, auzoaren gainekoak, bizilagunei eragiten dietenak jarriko baitituzte mahai gainean.
