
Euskalgintzan eta hortaz, herrigintzan, buru-belarri ari da Maritxu Oiartzun Minguez oreretarra; Xenpelar AEK euskaltegian irakasle da. Ezinbesteko jo du Hitza, haren esanetan gertaera garrantzitsuen ondorengo horretan izaten delako, herrian gertatzen denari balioa emanez.

Egiten dituzten emanaldi guztien berri ematen diote OARSO BIDASOKO HITZA-ri Lezoko Dantzazaleak taldekoek. Hedabideak herrietan dituen laguntzaile edo konplize sarearen eredu da bertako kide Alberdi.

OARSOALDEKO HITZAren eta BEHE BIDASOKO HITZAren baturatik sortu zen 2010eko azaroan OARSO BIDASOKO HITZA. Hedabidearen papereko edizioa, egun astekari dena, 1.000 zenbakietara iritsi da sostengu zuzena eman dioten guztiei esker.

Fernando Alonso kazetariak Belaunaldien arteko katebegia liburua aurkeztuko du Lezon hilaren 26an, asteartea, Ibai Ondon.

Astekariaren 1.000. zenbakiaren harira mahai-ingurua antolatu du hedabideak Lezoko Gezalan gaurko (ostirala). Tokiko euskarazko hedabideek zertan dabiltzan azalduko dute.

HITZAren astekarian lantzen den eduki bakoitza bakarra da. Ez du inork, inoiz, halakorik egingo. Lantalde oso baten ahalegina dago horren guztiaren atzean.