'Cami de Cavalls' argazki emanaldia, Urdaburun
Ostegunean izango da, hilaren 21ean, 19:30ean hasita Urdaburu elkartearen egoitzan.
Emanaldian zein erakusketan ikus daitekeen argazkietako bat.Iñaki Legorburu Cami de cavalls argazki emanaldia antolatu dute Urdaburu Mendizale elkartean ostegunerako, hilaren 21erako. Iñaki Legorburu argazkilariarenak dira irudiak, eta bertara, Menorca uhartea (Herrialde Katalanak) inguratzen duen 185 kilometroko ibilbide historikoa bildu du.
Ohi moduan, emanaldiarekin batera, argazki erakusketa zabalduko dute elkartean bertan, eta hura astearte eta ostegunetan bisitatu ahalko da 19:00etatik 21:00etara.
Urdaburuk, bestalde, nabarmen jarri du Arabako bira argazki emanaldia webgunean ikusgai dagoela (klik hemen).
