Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
hitza

1.000: hori bakarrik, eta hori guztia

OARSOALDEKO HITZAren eta BEHE BIDASOKO HITZAren baturatik sortu zen 2010eko azaroan OARSO BIDASOKO HITZA. Hedabidearen papereko edizioa, egun astekari dena, 1.000 zenbakietara iritsi da sostengu zuzena eman dioten guztiei esker.

Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/05/15

Bada esaten duenik zerbaitetan hastea erraza dela; horri eustea dela zailena. Hasierako ilusioarekin hazten segitzea, eguneroko bihurguneak saihestu baino, horiekin ikastea. OARSO BIDASOKO HITZA-ren lehen astekaria 2010eko azaroan banatu zen harpidedunen artean. Ordutik, lehenengo egunkari maiztasun eta itxurarekin, ondoren astekari eta aldizkari formatuarekin beste 999 zenbaki iritsi dira. Gaur mila. Karmele Mitxelena idazle oiartzuarrak lau zifrako kopuru honen ospakizunetarako prestatu duen testuan agertzen den bezala, 1.000 zenbaki, hori bakarrik, eta hori guztia.

Euskarazko tokiko informazioa ahalik eta jende gehien irakurtzen jartzea. OARSO BIDASOKO HITZA-ren misioa da hori. Xumetasunetik abiatuta, esan daiteke hori lortzen ari dela hedabidea. Datuek hala diote: CIES neurketaren arabera, 16.000 dira astero hedabidearen papereko edizioa (osoa edo zatiren bat) irakurtzen dutenak; Interneten, bestalde, iaz ia 400.000 bisitari izan zituzten bi webguneek, bidasoa.hitza.eus-ek eta oarsoaldea.hitza.eus-ek. Sare sozialetan ere presentzia oso nabarmena du hedabideak, dituenen artean milaka eta milaka dira jarraitzaileak… Datuak dira horiek, baina. 

Datuez, zenbakiez gaindi, herritarren ahotsa jasotzen saiatu da, eta ahalegintzen da hedabidea. Sortzen dituztenak, arrakastak, ezustekoak, porrotak, irabazitakoak, galdutakoak… Batzuetan irribarrearekin, bestetan haserre, edo goibel. 1.000 zenbaki hauetan jasotako istorio eta bizipenak beste milaka izan dira, baina beti premisa batekin: jendearen, herritarren, eragileen, taldeen, erakundeek esandakoa jaso, eta euskaraz zabaltzea.

1.000 zenbaki horien testuen, argazkien, edo azken aldian askoz maizago egiten diren bideoen atzean pertsonak daude, langileak, kazetariak. Beti ez dugu asmatu. Baina beti gertatutakoei, errealitateari, edo iritziei zintzo eta fidel izaten saiatu gara.

Aldatu gara
Nor, zer ez da aldatu azken hamabost urtean? HITZA bai. Papereko egunkarira edo astekarira hertsi bizi eta horretan lan egin izatetik, Internetek iraultza ekarri du. Zer, nola eta noiz komunikatu aldatu da. Webgunea da egun HITZA-ren egunkaria, hor egosten dira eguneroko gorabeherak; astekari honekin saiatzen gara dena soseguz lantzen, lasai irakurtzeko. Baina beti, bidean lagunak izan ditugu: harpidedunak, publizitatea jartzen duten enpresa eta komertzioak, erakundeak… Haiei eskerrak ari zara oraintxe hau irakurtzen. HITZA-k beste 1.000 egin ditzan, askoz gehiagoren bultzada behar du, ordea. Asko egin dugu; asko gara. Gehiago egiteko, gehiago izan behar gara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.