'Zapata Gorriak' ipuin kontaketak egingo dira lau barrutietan
Patata Tropikala antzerki laborategi pasaitarrak ipuin kontaketak egingo ditu datorren astean Pasaiako lau liburutegietan.
Patata Tropikala antzerki laborategi pasaitarrak Zapata Gorriak izeneko ipuin kontaketak egingo ditu datorren astean Pasaiako lau barrutietako liburutegietan. Emanaldia 2 eta 12 urte arteko haurrei begirakoa da, eta irudimenez, kolorez eta umore onez betetako abenturaz gozatuko dute bertaratzen direnek, antzerkiaren eta txotxongiloaren bidez. Saio guztiak 17:30ean hasiko dira, eta doakoak dira.
'Zapata Gorriak'
- Hilak 18: San Pedron.
- Hilak 19: Donibanen.
- Hilak 20: Trintxerpen.
- Hilak 21: Antxon.
