'Emakumeok martxan' erakusketa zabalduko dute astelehenean
Errenteria-Oreretako auzoetako emakume elkarteek eta Errenteriako Udalak erakusketa antolatu dute elkarlanean ikasturte honetan egin dituzten lanak erakusteko.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA Errenteria-Oreretako auzoetako emakume elkarteek eta Errenteriako Udalak erakusketa antolatu dute elkarlanean ikasturte honetan egin dituzten lanak erakusteko. Emakumeok martxan izenburupean hilaren 18tik 23ra, 17:00etatik 20:00etara, ikusi ahal izango da Xenpelar Etxean.
Aurtengo erakusketan Alai, Gure-Leku, Laguntasuna, Lore-Toki eta Patxiku Zelaia emakume taldeek hartuko dute parte.
