Hiri eta Landa Izaerako Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordain daiteke
Gaur hasi eta uztailaren 3a arte, biak barne, Hiri eta Landa Izaerako Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko epea zabalik izango da.
Gaur hasi eta uztailaren 3a arte, biak barne, Hiri eta Landa Izaerako Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko epea zabalik izango da. Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.
Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak udal honen ZU! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.
Lurralde Historikoko Zerga bilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.
