Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Kanadako ordezkariak Pasaian dira jada

Martxan da Pasaia Itsas Festibalaren laugarren ekitaldia. Kanada da ohorezko gonbidatua, eta Pasaian da jada 30 lagun baino gehiagoko ordezkaritza.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/05/15

Martxan da Pasaia Itsas Festibalaren laugarren ekitaldia. Igandera (hilak 17) bitartean Pasaiako badia nazioarteko itsas kulturaren topagune bilakatuko da. Aurtengoak bi izen propio ditu: San Juan baleontzia eta Kanada. Kanada da laugarren edizioko ohorezko gonbidatua, eta Pasaian da jada 30 lagun baino gehiagoko ordezkaritza.

Teo Alberro Pasaiako alkateak, Xabier Agote Pasaia Itsas Festibalaren zuzendariak eta udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek ongietorria egin zioten atzo Kanadako ordezkaritzari. Kultura eta nazio ezberdinetako ordezkariak etorri dira Pasaiara festibalaren laugarren edizioaz gozatzera. Horien artean dira Philip Earl Kanadako Gobernu Federaleko legebiltzarkidea eta Ternua eta Labradorreko ordezkaria, Jack Penashue Innu nazioaren ordezkaria, Johannes Lampe Nunatsiavut-eko presidentea eta Yvan Boivin Manawan nazioaren ordezkaria.

Ordezkariek herrien aitortzaren, hizkuntzaren, kulturaren eta autodeterminazioaren aldeko aldarrikapenak egin zituztela adierazi du Pasaiako Udalak. Kanadako nazio batzuetako hainbat ordezkarik beren herrien borrokek eta Euskal Herriaren memoria eta aldarrikapen nazionalek lotura eta paralelismo mordoa dituztela baietsi zuten.

Manawaneko Atikamekw Kontseiluko Yvan Boivin ordezkariak azaldu zuen nazio indigena gisa “nazioartean presentzia eta aitortza lortzea” direla beren helburuetako batzuk, “beste herriekin harremanak sendotuz” eta beren “harreman kolektiboa, kultura eta jakintza tradizionalak defendatuz”. Horrez gain, belaunaldiz belaunaldi transmititutako itsasoari eta lurraldeari lotutako jakintzak “subiranotasun kulturalaren adierazpen bizia” direla nabarmendu zuen Boivinek, eta kultura bera “herri baten aitortza politiko eta nazionalerako tresna ere badela” aldarrikatu zuen.

Teo Alberrok Kanadako herri eta nazio ezberdinen parte hartzea balioan jarri zuen: “Oso esanguratsua da herri eta nazio ezberdinetako ordezkaritza hau Pasaiara etorri izana, eta guretzako benetan garrantzitsua da egunotan partekatuko dugun denbora, elkarren arteko historiak, aldarrikapenak eta bizipenak ezagutzeko aukera izango baitugu. Gure herrietako bakoitza bere hizkuntza, memoria eta nortasuna defendatzeko egiten ari den bideetan, ziur naiz lotura handiak aurkituko ditugula. Era berean, aberastasun eta aniztasun handia izango da aurten ere festibalean, eta Pasaiak bere historia eta izaera partekatuko dituela harrotasunez”.

Erakundeetako ordezkariek opari trukea ere egin zuten. Alberrok, udalaren izenean, herriko itsas kultura eta ondarearekin lotura berezia duten zenbait oroigarri eman zizkien gonbidatuei. Besteak beste, Pasaiako bateleren txano bana eman zieten, “herriko historiaren eta itsas kulturaren zati garrantzitsu bat irudikatuz”.

Batelerak garai baten Pasaiako badiaren alde batetik bestera pertsonak eta salgaiak arraunean eramaten zituzten emakumeak ziren, “emakume aitzindariak, komunitatea lotzen eta herria elkartzen zutenak”. Gaur egun ere bateleren irudia “herri nortasunaren, askotan ezkutatua izan den emakumeen ekarpen historikoaren eta itsasoarekin lotutako ondare biziaren sinbolo” dela adierazi du udalak.

Erlazionatutako edukiaPasaiako badia, munduko itsas ondarearen erakusleiho«Polita da ikustea kulturak egiten dituen zubi lanak»Pasaia Itsas Festibala, HITZAnPasaia itsas kulturaren topagune bihurtuko da laugarrenez
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.