LGTBIQ+fobiaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du udalak
Maiatzaren 17a LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, eta Pasaiako Udalak adierazpen instituzionala argitaratu du egun horren harira.
Maiatzaren 17a LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, eta Pasaiako Udalak adierazpen instituzionala argitaratu du egun horren harira. Udalak “konpromiso irmoa” azaldu du “giza eskubideekin, benetako parekotasunarekin eta pertsona guztien askatasunarekin”.
Iazko irailaren 19an, LGTBIQ+ Bizitzen erradiografia jendaurrera eraman zuen udalak, eta kolektiboa “duintasunez” bizi ahal izateko politika zehatzak garatzeko konpromisoa berretsi zuen. Lanketa horren harira, politika horiek inplementatzeko ekintza plan bat osatzeko konpromisoa hartu zuen udal erakundeak. Hona hemen ildoetako batzuk:
- Pasaiako LGTBIQ+ komunitatea saretzeko ekintza eta mekanismoak abiaraztea.
- Pasaiako LGTBIQ+ kolektiboaren memoria jasoko duen euskarria sortzea.
- Udaleko sailek neurriak modu autonomoan aplikatu ahal izateko formazioa eta aholkularitza ematea.
Maiatzaren 17 honetan, edozein motatako LGTBIQ+fobiaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du udalak, eta lanean jarraituko dute “herritarren sentsibilizazioan sakontzen, kanpainak eta programak bultzatzen eta jendartearen kontzientziazioan aurrera egiten”.
Bide horretan, LGTBI+ pertsonen aurkako gorroto eta indarkeria mota oro gaitzetsi du udalak, eta “Pasaia askotarikoa, segurua, feminista eta aniztasunaz harro dagoena” eraikitzen jarraituko dutela berretsi dute.
Hona hemen, hitzez hitz, Pasaiako Udalaren adierazpen instituzionala.
