'Belaunaldien arteko katebegia', Lezon
Fernando Alonso kazetariak Belaunaldien arteko katebegia liburua aurkeztuko du Lezon hilaren 26an, asteartea, Ibai Ondon.
Alonso egilea, eta Urrutikoetxea liburuaren protagonista.Juantxo Egaña / Naiz Fernando Alonso kazetariak Belaunaldien arteko katebegia liburua aurkeztuko du Lezon hilaren 26an, asteartea. Gara-k argitaratutako liburuan, kazetariak Josu Urrutikoetxearen memoria politikoak aletzen ditu, 1960ko hamarkadan ETAn sartu zenetik gaur arterainokoak, ezezagunak ziren hainbat pasadizo txiki eta gertaera handi bilduz. 19:00etan izango da aurkezpena Ibai Ondon. Azken batean, Urrutikoetxearen ibilbide militantea dago jasota liburuan. Lezoko Sortuk antolatu du aurkezpena. Azaldu du Urrutikoetxearekin online solasaldia egiteko aukera izanen dela.
Alonsoren seigarren liburua da Belaunaldien arteko katebegia. Kazetaritzaren ikuspegitik, Urrutikoetxearen oroipen pertsonal eta politikoak jorratzen ditu. “Egoerak eskatzen zion lekuan egon da beti Josu Urrutikoetxea”, esan zuen kazetariak Naiz-en egindako elkarrizketan.
