Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
hitza
Gurutze Alberdi Dadebat. HITZAkidea.

"HITZA-k beti argitaratzen ditu egiten ditugunak"

Egiten dituzten emanaldi guztien berri ematen diote OARSO BIDASOKO HITZA-ri Lezoko Dantzazaleak taldekoek. Hedabideak herrietan dituen laguntzaile edo konplize sarearen eredu da bertako kide Alberdi.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/05/15

Dantzari beteranoek osatzen dute Lezoko Dantzazaleak taldea. Herrian festak diren bakoitzean euren ekarpena egiten dute, izan mendekosteak, santakrutzak, San Tomas festa, edo inauteriak. Bestelako data berezietan ere egiten dituzte aktuazioak. Gurutze Alberdi taldearen sortzailea da. Egiten dituzten emanaldi guztien berri ematen dio OARSO BIDASOKO HITZA-ri. Hedabideak herrietan dituen laguntzaile edo konplize sarearen eredu da Alberdi.

Zergatik zarete etxean HITZAkide?
Hasieratik gara HITZAkide. Argi genuen euskararen alde, herriaren alde egitea dela Hitza-ren harpidedun izatea, eta ez genuen zalantzarik izan. Beharrezkoa zela uste genuen.

Zer abantaila ditu zure ustez HITZA-ren harpidedun izateak?
Niretzat abantaila asko ditu. Nire kasuan, adibidez, nire euskara maila ez da oso altua. Aritzen naiz, bai, baina batzuetan ez nahi bezala. Beraz, Hitza irakurtzeak asko laguntzen nau hizkuntzarekin aurrera urratsak egiten, nire euskara maila hobetu eta mingaina gehiago askatzeko. Gainera, herriko informazioa ematen du.

Lezoko Dantzazaleak taldeko kide zara. Fidel-fidel bidaltzen duzue HITZA-ra egiten duzuen guztia…
Oso gustura egiten dugu hori. HITZA-k beti argitaratzen ditu egiten ditugunak. Guk badakigu zer egiten dugun, baina garrantzitsua iruditzen zaigu herriak eta herritarrek jakitea zertan ari garen.

Dantzari beteranoak zarete.
Hamazazpi urte daramatzagu martxan, eta bai, Lezoko Dantzazaleak-eko partaide gehienak adi jakin batetik gorakoak gara. Lezoko festa guztietan parte hartzen saiatzen gara, eta beterano izan arren, sekulako ilusioarekin ari gara. Nik erakusten dizkiet dantzak taldekideei, 60 urtekoak, 70ekoak, edo 80 urtekoak dauzkagu taldean. Badago erreleboa, gainera. Plazetan dantza egiteko aukerarik ez zela uste izan nuen, eta taldea sortzeari ekin nion. Festa giroan jendea dantzatzen jartzea da gure helburua, berdin du ondo dantzatu ala ez. Plazako dantzen ohitura eta gure kultura ez dira galdu behar. Denentzat da dantza.

Zer du Lezok dantzarekin?
Sekulako tradizioa. Dantza taldeak daude, bakarkako lehiaketetan sekulako emaitzak lortzen dituzte bertakoek, gu ere bagaude. Herri txikia da, baina oso berezia. Berez oreretarra naiz, 30 urte daramatzat Lezon bizitzen. Baina dantzak herriari sekulako bizitza ematen dio.

Zuentzat herria egitea al da dantzan aritzea?
Lezokoentzat, herriarentzat sortu genuen Lezoko Dantzazaleak. Uste dut helburu hori betetzen ari garela.

Data berezirik dantzarako?
Maiatzean Tomas Garbizu Musika Eskolako bandarekin saio bat egiten dugu, mendekosteetan. Egun berezia izaten da hori guretzat, oso gustuko dugu. Baina esan dudan bezala, Lezon festak non, Lezoko Dantzazaleak han.

Taldekide guztiak boluntarioak zarete. Baina baduzue lana, ezta?
Hala da. Hemen inork ez du ezer kobratzen. Baina lana badago: emanaldiak antolatzea, jantziak, entseguak… Txikitan ikasi nituen euskal dantzak, eta inork ez zidan ezer kobratu. Hemen ere hala egiten dugu, dena borondatez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduk salatu du La Cumbreren lagapena ez dela gauzatu lau urteren ostean, Donostiako Udalaren «borondaterik ezagatik»

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako familia bat urriaren 19an etxegabetuko dutela salatu du Saretxe sindikatuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maritxu Kajoi gauean adin txikiko batek jasandako sexu erasoagatik gizon bat atxilotu dute Ermuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Avanzako autobus gidariek bertan behera utzi dute greba, 26 egunen ondoren

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.