Eskualdeko trafikoa hobetzeko proposamena, jendaurrera
Oiartzungo Udalak eskualdeko alkateek aldundiari proposatutakoa zertan den azalduko die hilaren 19an.
Oarsoaldeko lau udalek, alkateen bitartez, trafiko astunak eskualdean sortzen dituen egiturazko arazoen diagnostiko teknikoa, eta esku hartzerako proposamenak landu eta gaian eskumena duen Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu dizkiote. Proposamen sorta hori jendaurrera eramango Oiartzungo Udalak, plan horren gaineko xehetasunak eman nahi dizkie. Horretarako aurkezpen irekia antolatu du hilaren 19rako, 18:00etan, udaletxean.
Trafiko astunaren kondentsazio hori batik bat Lezon, eta Oiartzungo Arragua-Lartzabal ardatzean ematen dela ondorioztatu dute udalek, eta herritarren artean eragina duela. Beraz, argibideak zuzen-zuzenean jaso nahi dituztenei batzarrera bertaratzeko deia egin die udalak.
