Asteburu honetan hasiko dira Giriziaren txapelketako finalerdiak jokatzen

Datorren asteburuan zein hurrengoan izango dira palako finalerdiak. Finalak, berriz, ekainaren 7an izango dira.

Zutik: Perez, Mitxelena, Pedro epailea, Lekuona eta Xalaberria. Makurtuta: Zubeldia, Anza, Tejeria eta Luluaga.jpg

Giriziaren Euskal Herriko pala txapelketa irekiko bederatzi partida jokatuko dituzte asteburuan; hiru gizonenak eta beste hiru emakumezkoenak.

Emakumeen kasuan, Zubeldiak eta Anzak osatutako bikoteak bi partida jokatu zituen, eta horietako bat irabazita, finalerdietara pasa dira. Hirugarren partidan Mugartegi eta Aizpuru Balerdi eta Aranbururen aurka lehiatu ziren, eta bigarrenak izan ziren garaileak.

Gizonezkoen kasuan, berriz, hiru bikote oiartzuar lehiatu ziren, baina batek baino ez zuen irabazterik lortu. Hartara, finalerdietan lehiatuko direnak Argote eta Bereziartua zein Perez eta Lekuona izango dira. Ondorioz, Flores eta Bergara zein Xalaberria eta Mitxelenak bikoteak finalerdietatik kanpo geratu dira.

Hona hemen asteburuko partiden emaitza guztiak:

  • Emakumeak
    • Zubeldia – Anza 20 / 25 Karrera – Murua
    • Mugartegi – Aizpuru 18 / 25 Balerdi – Aranburu
    • Anza – Zubeldia 25 /10 Luluaga – Tejeria
  • Gizonezkoen bigarren maila
    • Apezetxea – Goñi 23 / 25 Zabala – Etxeberria
    • Gallastegi – Gallastegi 23 / 25 Asiain – Ibarra
    • Egiburu – Rodriguez 25 /  16 Loidi – Agirre
  • Gizonezkoen hirugarren maila
    • Loran – Arandia 14 / 25 Xalbador – Xalbador
    • Flores – Bergara 08 / 25 Argote – Bereziartua
    • Perez – Lekuona 25 / 16 Xalaberria – Mitxelena
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.