'Ezetz jakin!' lehiaketa antolatu du Oiartzungo Mintzalgun egitasmoak
Oiartzun eta euskara izango dira txapelketako gai nagusiak. Hamabost galdera dira orotara, eta ekainaren 14a da erantzunak aurkezteko azken eguna.
Oiartzungo Mintzalagunen Instagrameko irudi bat. oiartzungo_mintzalagun Oiartzungo Mintzalgunak Ezetz jakin! lehiaketa antolatu du, eta dagoeneko bertan parte hartzeko aukera dagoela ere jakinarazi dute. Zehazki, Oiartzunen eta euskararen inguruko hamabost galderaz osatutako sariketa da, eta parte hartzaileen artean opariak zozkatuko dituztela ere aurreratu dute.
Oiartzungo hamasei urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte bertan, eta lehiakide bakoitzeko erantzun orri bat baino ezingo da aurkeztu. Erantzunak paperean zein online bidali daitezke, eta papera baliatu nahi duenak euskaltegian jaso beharko du berau, eta, gero, euskaltegiko Mintzalagun izeneko buzoian sartu.
Irabazleen artean Errigora kutxa bat eta Landetxe jatetxean bi pertsonentzat astean zehar jateko menu bat zozkatuko dituzte. Gainera, Praktikaturen eta Oarso Bidasoko Hitzaren material sorta ere zozkatuko dituzte.
Erantzunak bidaltzeko azken eguna ekainaren 14a izango da, eta garaileak lau egun beranduago, ekainaren 18an jakinaraziko dituzte Instagrameko kontuan.
