Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak, kronikak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida jokatu dituzte azken egunetan. Kontsultatu albiste honetan zenbait kronika, emaitza guztiak eta klubak HITZAri helarazi dizkion irudiak.
Areto futbola, estatuko hirugarren maila: OKE 5 – 7 Agurain
Estatuko hirugarren mailan Oiartzun taldeak ezin izan zuen denboraldiko azkeneko etxeko partiduan punturik eskuratu. Lehenengo hiru minutuetarako 0-2 aurreratu zen Aguraingo taldea, baina oiartzuarrek ondo erreakzionatu eta atsedenerako partida berdintzea lortu zuten Kai Jimeno eta Niko Kazabonen golei esker.
Bigarren zatian Kazabonek beste gol bat sartu eta aurretik jarri ziren oiartzuarrak, baina Aguraingoek hiru gol sartu zituzten 3-5 jarriz markagailua.
Partida amaitzeko sei minuturen faltan Jimenok aldea murriztea lortu zuen 4-5eko ezarriz, baina hurrengo jokaldian aguraindarrek seigarren gola erdietsi zuen.
Partida amaitzeko bi minuturen faltan Ivan Romerok oiartzuarren bosgarren gola sartu zuen, eta partidako azken jokaldian aguraindarrek 5-7 ezarri zuten markagailua.
Datorren larunbatean Gasteizen amaituko dute denboraldia.
Gipuzkoako lehenengo maila: Antiguoko 3 – 3 Miren Taberna OKE
Gipuzkoako lehenengo mailan Miren Taberna OKE taldeak ligako azken partida jokatu zuen Donostian Antiguoko taldearen aurka. “Oso ondo” hasi zen partida oiartzuarrentzat, eta Manex Arrutik 0-2 aurreratu zuen taldea. Hala ere, atsedenaldira iritsi aurretik etxeko taldeak berdinketa lortu zuen.
Bigarren zatian etxeko taldeak hirugarren gola erdietsi uen baina oiartzuarrek lanean jarraitu eta partida amaitzeko bost minuturen faltan Xabier Azpirek hirunako berdinketak lortu zuen.
Azken berdinketa horrekin, oiartzuarrek zortzigarren postuan amaitu dute denboraldia.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: Gure txokoa 0 – 3 OKE
Partida baloiaren jabetza asko izateko intentzioarekin hasi zuten, eta momentu askotan “kosta” egin zitzaien. Hasieran, erdiraketa baten ondoren aurretik jartzea lortu zuten, baina oiartzuarren akats bati esker berdinketa lortu zuten aurkariek.
Hala ere, erditik atera zuten hurrengo jokaldian berriz ere aurretik jarri ziren oiartzuarrak. Alabaina, bigarren zatian aurkariek bi gol sartu eta partida maneiatzeko aukera asko lortu zituzten.
Hamar minuturen faltan markagailuan atzetik egonik ere, taldeak egindako bultzadari esker bi gol sartu eta etxetik kanpo garaipena lortzeko gai izan ziren.
Emakumeen hirugarren maila: Bilbao Artizarrak 2 -0 OKE
Partida gogoz eta ilusioz hasi zuten oiartzuarrek, baina zelaiaren ezaugarrietara eta partidaren beharretara egokitzea kosta egin zitzaien. Are, klubetik azaldu dute 1-0 aurkariak aurreratu zirenera arte ez zirela partidan kokatu.
Gero, baina, minutu onak izan zituzten atsedenera iritsi bitartean, “partida gehiago dominatuz, baina arriskuko jokaldiak sortu gabe”.
Bigarren zatian partidan “bikain” sartu zirela gehitu dute gero, eta bizkarra erasotzen min handia egin zieten aurkariei. Bizpahiru gol aukera izan zituzten, baina atearen aurrean ez zuten asmatu. 90.minutuan aurkariek gola sartu zuten, eta markagailua 2-0 geratu zen. Hortaz, kopari agur esan behar izan diote kopari.
Hona hemen partida guztien emaitzak:
- Lehenengo erregionala
- Gure txokoa 0 – 3 OKE
- Areto futbola b
- Antiguoko 3 – 3 Miren Taberna OKE
- Ohorezko erregionala mutilak
- Urki 3 – 4 OKE
- Hirugarren maila neskak
- Bilbao artizarrak 2 – 1 PLE
- Baska jubenila
- Ariznabarra 1 – 4 OKE
- Gorengo jubenila
- OKE 2 – 1 Beti gazte
- Jubenila d
- OKE 2 – 0 Pasaia
- Ohorezko kadete mutilak
- Real Union 2 – 0 OKE
- Kadeteak C
- OKE 0 – 2 Pasaia
- Infantila handia
- Aizkorri 4 – 2 OKE
- Infantila txikia
- OKE 2 – 3 Ilintxa
- Infantila F11 neskak
- OKE 1 – 1 Urola
- Areto futbola hirugarren maila
- OKE 5 – 7 Agurain
- Ohorezko erregionala neskak
- Goierri 0 – 0 OKE
- Lurralde
- OKE 1 – 2 Atotxa
- Ohorezko kadete neskak
- OKE 1 – 1 Goierri
- Kadeteak B mutilak
- OKE 2 – 3 Antzuola
- Kadeteak B neskak
- OKE 4 – 0 Usurbil
- Infantila F8 neskak
- OKE 0 – 4 Elgoibar

