Kalistenia pista du Fanderiak
180 metro kuadroko espazio batean hainbat elementu kokatu dituzte kalistenia praktikatu ahal izateko.
KAlistenia parke berria du Errenteria-Oreretak. Leire Mazizior Kirol zinegotzia pista berrian. Argazkia: Herri Bizia Kalistenia praktikatzeko pista berria izango du aurrerantzean Errenteria-Oreretak. Errenteriako Udalak kirol diziplina horri begirako pista berria jarri du Fanderiako Bakearen parkean eta lanak bukatuta, erabilgarri dago jada. Instalazio berriari esker, kalistenia doan eta modu autonomoan egin ahalko da Fanderian.
Denera 180 metro koadroko eremua ondu du pista egokitzeko udalak eta barra hirukoitz paraleloak, altxatze eta menderatze ariketak egiteko egitura hexagonal bat, abdominal bankua, stepak, barra eta eskailerekin altuera ezberdinetan konbinatutako egitura eta bi TRK eraztun parerekin osatu dute kirol eremua. Gainera pista berriak bizikleta aparkalekuak, eta inpaktuen kontrako zoladura duen segurtasun eremu bat ditu.
Pista berria eraikitzeko 77.500 euroko inbertsioa egin du udalak.
Ekipamendu berri horrekin kirolarekin eta udalerrian jarduera fisikoa sustatzearekin duen konpromisoa berretsi duela esan du udalak.
