2026/5/19

Bizikleta eta harrobia, larunbateko protagonista

Errenteriako IX. Saria jokatuko dute larunbat arratsaldean beheko kategorietako 100 txirrindularitik gora,

Kalistenia pista du Fanderiak

180 metro kuadroko espazio batean hainbat elementu kokatu dituzte kalistenia praktikatu ahal izateko.

Larunbatean egingo dute iaz jaiotako haurren atsolorra

66 hau jaio ziren iaz Oiartzunen, eta horietatik 40k zein euren familiek hartuko dute parte Arizmendieneako lorategian izango den jardueran.

INDARKERIA MATXISTA

Arguedasko erailketa matxista salatuko dute bihar

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du biharko. 17:45ean elkartuko dira, Doneztebe plazan.

Herriarteko txapelketako final zortzirenak, ostiralean

Aiaren aurka jokatuko dituzte partidak hilaren 22an. Madalensoron izango dira norgehiagokak eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.

Haurrentzako ere egitarau zabala prestatu dute Gaztañon.

Krosarekin hasiko da Gaztañoko jaien bigarren eguna

Herri afaria izango da jaietako bigarren eguneko ekitaldi garrantzitsuenetako bat, baita emakumeen bigarren pala txapelketa ere.

Aurreskuan, Oarsoaldea nagusi

Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiko D saileko irabazle izan da Ixone Lorenzo Bergara lezoarra, eta bigarren sailkatu da Mairi Maya Castaño errenteriarra.

Eztena Jaialdiaren hemezortzigarrena prest

Mikelazulo Kultur Elkartean egin zuten egitarauaren aurkezpena AH Ahots Hutsez polifoniaren eta Javier Barandiaran Pedradasen 'La Fiesta Fiesta' emanaldiak lagunduta.

Lau hamarkada euskal dantzarekiko konpromisoa ereiten

Igandean, hilaren 24an, jokatuko da Gipuzkoako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa. Mugarria izango du igandeko ekitaldi hori, berrogeigarrena izango baita Erein elkarteak antolatuta, garai batean Landare zena.

indarkeria matxista

Arguedasko hilketa matxista irmo gaitzetsi dute Lezon

Lezoko Udalak, Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok eta Gaxuxa Emakume elkarteak aho batez salatu dute hilketa.

Udal ordezkariak Bartzelonan, aldundiak gonbidatuta

Bartzelonako Udalak antolatutako Ekintza Komunitarioko III jardunaldietan parte hartu dute hainbat teknikarik eta Aizpea Otaegi alkateak.

'Etena' ez-erakusketa inauguratuko dute ostiralean Ehuntzen

Gogoetarako ez-erakusketa ondu dute Ehuntze espazioan, baina hutsik egongo da. Inaugurazioa 19:00etan izango da.

Ibilbide poetikoan izena emateko epea zabaldu dute

Uztailaren 4an izango da Poesia Eguna, eta Hitzen Lihoa, Metrokoadroka eta 1545 argitaletxea eguna antolatzen hasi dira dagoeneko.

Ikasle ohien hitzaldiak "lanbideen genero estereotipoak apurtzeko"

Harkaitz Oliveira, Ainhoa Arana eta Amalur Arbelaitz Elizaldeko ikasle ohiek euren lanbidearen berri eman diete Lehen Hezkuntzako ikasleei.

Etorri berri direnentzat Harrera Protokoloa eta Plana ditu Lezok

Plana egikaritzeko hainbat hilabeteko lanketa egin du udalak herriko hezkuntza komunitateko kideekin eta herriko eragileekin.

Lezoko EAJ: "EH Bildu ez da gai aparkalekuen arazoa konpontzeko"

Aurreko legealdian ezarri ziren neurriak EH Bilduk kritikatu zituela esan dute jeltzaleek, baina ez dituztela atzera bota.

Gehiago