Herriarteko txapelketako final zortzirenak, ostiralean
Aiaren aurka jokatuko dituzte partidak hilaren 22an. Madalensoron izango dira norgehiagokak eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete.
Abian da pilotako herriarteko txapelketa, Oiartzunek horren gogoko duen eta horren ondo ematen zaion lehiaketa, alegia. Iaz eurak izan ziren garaileak, eta aurten ere bide beretik joan nahi dute.
Bistakoa da pilotariek egin behar izaten dutela esfortzua partidak aurrera ateratzeko, baina kirolarientzat ezinbestekoa izaten da herriaren bultzada. Aurtengo txapelketako final zortzirenetako partidak jokatuko ditu Oiartzunek ostiralean (hilak 22) Aiaren aurka, eta herritarrei Madalensorora bertaratzeko deia luzatu diete Oiartzunen gogor erantzun! lelopean.
Pilota partidak 19:00etan hasiko dira.
