Larunbatean egingo dute iaz jaiotako haurren atsolorra
66 hau jaio ziren iaz Oiartzunen, eta horietatik 40k zein euren familiek hartuko dute parte Arizmendieneako lorategian izango den jardueran.
Datorren larunbatean (hilak 23) iazko jaiotako haurren atsolorra egingo dute herriko familiek eta udalak elkarlanean. 11:00etan elkartuko dira Arizmendieneako lorategian, baina aurreratu dute eguraldi txarra eginez gero Landetxe Kultur Aretoan izango dela hitzordua.
Iaz Oiartzunen 66 haur jaio ziren, eta horietatik 40k zein euren guraso eta senideek hartuko dute parte atsolorrean. Haurrei zapiak jarri eta euren argazkiekin zuhaitza osatzeaz gain, etxekokoek ere jardueran parte hartzeko aukera izango dute abestuz eta giro onean egonaz.
Atsolorra Oiartzungo txikiei “komunitatera ongietorria egiteko euskal erritua da”, eta 2014an hasi ziren berau antolatzen. Azaldu dutenez, familiak hala nahi izanez gero, jaiotzera iritsi ez edota jaio orduko hildako haurrei ere egiten zaie lekua, “izan badirelako haiek ere”.
