Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lau hamarkada euskal dantzarekiko konpromisoa ereiten

Igandean, hilaren 24an, jokatuko da Gipuzkoako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa. Mugarria izango du igandeko ekitaldi hori, berrogeigarrena izango baita Erein elkarteak antolatuta, garai batean Landare zena.

Lehenengoz txapleketa mistoa jokatu zeneko irudi bat, 2019koa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/05/19

Konpromisoa, dedikazioa eta maitasuna erdi-erdian jarrita, euskal dantzari agertokia eskaintzeko lau hamarkadako lana beteko du Erein elkarteak—aurretik Landare elkartea zenak— Gipuzkoako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa antolatzen. Mugarri garrantzitsua izango da beraz, igande honetan Niessen kulturgunean jokatuko den ekitaldia, ez baitu kontatuko urteurrenak txapelketa baten ibilbidea soilik, herri baten konpromisoa, transmisioa eta euskal dantzarekiko maitasuna ere erakusten du.

Ibilbide horri aitortza egin dio errenteriako Udalak, eta nabarmendu 40 urte hauetan eraldatu egin dela. Horren harira, udal pilotalekuan jokatu zela lehen urteetan ekarri du gogora, “urte luzez bertan mantendu zen giro herrikoi eta hurbilekoan”. geroago jauzi egin zuen Niessen kulturgunera. Lehen urteetan, Landare elkarteko zuzendaritzak eta bazkideek hartu zuten bere gain, oholtza eta azpiegitura guztiak auzolanean  prestatuz. Gerora, udalaren laguntza ere jasotzen hasi ziren, batez ere muntaketa eta antolaketa lanetan.

Txapelketaren sorrera testuinguru jakin batean izan zela jarri dute nabarmen Erein elkarteko kideek, “Pasaian egiten zen  Euskal Herriko txapelketaren gainbehera ikusita beharra sumatu genuen eta txapelketa bultzatzea erabaki genuen. Helburu argia genuen, euskal dantzari hauspoa eman eta transmisioa bermatzea”. Ikastetxe eta eskoletara jo zuten orduan 10 eta 15 urte arteko haur eta gazteen  parte hartzea sustatzeko, “lehen deialdian bertan 100 parte hartzaile inguru bildu ziren”. Garai hartan mutilentzat zen deialdia soilik. Horretan ere aldaketa izan da, eta duela zortzi urtetik neskek ere hartzen dute parte formatu mistoan antolatuta Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin.

Ibilbide luzean parte hartu duten askok gaur egun dantza profesionalean ibilbide sendoa dutela jarri dute nabarmen antolatzaileek, “nabarmena da gainera, txapelketak belaunaldi askoren formazioan eta bokazioan izan duen eragina”.

Aurtengo ekitaldia, txapelketaren berrogeigarrena, martxan da. Joan den asteburuan jokatu zen horren atal bat Legazpin eta Errenteria-Oreretako dantzariek emaitza bikainak lortu zituzten bertan. Mairi Maya Castaño 15 urteko dantzari errenteriarrak bigarren postua egin zuen bere kategoriako finalean; final berean, Izadi Arbelaitz Oliveri dantzari errenteriarrak ere hartu zuen parte, herriko dantza harrobiaren maila eta etorkizuna agerian jarriz.

Igande honetan, berriz, gazteenen kategorien txapelketa jokatuko dute Niessen kulturgunean 11:00etan hasita. Orotara, 24 dantzari gaztek parte hartuko dute lehiaketan, hamabi A sailekoak (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak), eta beste hamabi B sailekoak (2012, 2013 eta 2014an jaioak). Bi dozena dantzari horietatik 14 Oarsoaldekoak dira, Lezokoak (sei) eta Errenteria-Oreretakoak (zortzi). Bidasoko bat ere bada lehiakideen artean, A sailean, Hondarribiarra zehazki. A kategoriakoek Puntamotz eta Agurra dantzatu beharko dute, eta B kategoriakoek Erribera eta Legazpi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.