Ibilbide poetikoan izena emateko epea zabaldu dute

Uztailaren 4an izango da Poesia Eguna, eta Hitzen Lihoa, Metrokoadroka eta 1545 argitaletxea eguna antolatzen hasi dira dagoeneko.

Iazko ibilbide poetikoko irudi bat. Mendi Urruzuno

Poesiak hartuko du Oiartzun beste behin, eta dagoeneko egun seinalatu hori noiz izango den ere jakinarazi dute: uztailaren 4an.

Hitzen Lihoa, Metrokoadroka eta 1545 argitaletxea ari dira dagoeneko Poesia Eguna antolatzen, eta bide horretan, jakinarazi dute Poesia Eguneko Ibilbide poetikoan parte hartzeko prest dauden irakurleen izen emate epea zabaldu dutela.

Hilaren 31 (igandea da) izango da inskribatzeko azken eguna, eta horretarako mezu elektroniko bat idatzi behar da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.