Arguedaseko erailketa matxista salatuko dute bihar
Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du biharko. 17:45ean elkartuko dira, Doneztebe plazan.
Emakume bat erail du gizon batek Arguedasen, Nafarroan. Foruzainak azaldu duenez, gizon bat Guardia Zibilaren Valtierrako eraikinera joan, eta han aitortu zuen emaztea hark hil zuela. Are, kontatu zuen emakumearen gorpua etxean zegoela.
Foruzainek eta Guardia Zibilak ikerketa bat abiatu dute gertakariak ikertu eta argitzeko. –Berria egunkariak luze eta zabal eman du kasuaren berri–.
Erailketa matxista salatzeko, Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du biharko (hilak 20). Topaketa 17:45ean izango da, Doneztebe plazan.
