Adierazpen instituzionala, Arguedasko hilketa matxista salatzeko
Erabat gaitzetsi du hilketa matxista udalak adierazpen horretan, eta eraso matxista guztien aurrean zero tolerantzia adierazi.
hilketa matxistaren harira adierazpen instituzionala egin du udalak.Izaro Perez Loperena Arguedasko (Nafarroa) asteburuko hilketa matxista salatzeko adierazpen instituzionala egin dute Errenteriako Udalako talde politikoek, aho batez.
Erabat gaitzetsi du hilketa matxista udalak adierazpen horretan, eta eraso matxista guztien aurrean zero tolerantzia adierazi. Horrelako gertaerak ez dituztela onartzen eta erakunde gisa lanean jarraituko duela esan du udalak, “emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.
Herritarrak eta bereziki gizonak, euren jarrera eta jokabideak arretaz begiratzera deitu ditu, gainera, eta edonolako erasoen aurrean jarrera aktiboz esku hartzera.
Hil duten emakumearen familiari elkartasuna adierazi dio, eta azkenik, bat egin du erailketa hori gaitzesteko Oreretako Mugimendu Feministak gaur, hilak 20, deitu duen mobilizazioarekin. Clara Rangel plazan izango da, 19:00etan; herritarrak ere parte hartzera deitu ditu.
