
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta elkarretaratzea egingo du Oreretako mugimendu Feministak gaur, —asteartea, hilaren 20an— Argedasko (Nafarroa) hilketa matxista salatzeko. Clara Rangel plazak hartuko du protesta, 19:00etan.

Lau finalak hilaren 23an (larunbata) jokatuko dira, 17:00etatik aurrera, Koldobike Gezala pilotalekuan.

Parkea Bizirik Kukulunberak jaio berri diren bi urubi txiten bideoa zabaldu du. Errenteria-Oreretako errekasto baten aldameneko basotxo batean jaio dira bi txita horiek.

Erabat gaitzetsi du hilketa matxista udalak adierazpen horretan, eta eraso matxista guztien aurrean zero tolerantzia adierazi.

Lezoko Herri Olinpiaden hirugarren saioan festei begirako pankarta lehiaketa egin dute. Apaingarri horiek festetan jarrita izango dira.

Hilaren 29an, ostiralarekin, egingo du aurkezpena Angel Bidaurrazaga idazleak.

Herriko hainbat plaza errugbi zelai bilakatuko ditu kontaktuzko kirolaren gainekoak lau haizetara zabaltzeko Orereta Rugby taldeak.