Euskal transfeminismoa izango dute hizketagai gaur, Arizmendin
'Garen piztiaz beste: Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz?' liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dituzte Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegirekin.
Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta, Garen piztiaz beste: Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz? liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dituzte Arizmendin.
Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegi dira liburuaren sortzaileak, eta egileak izango dira gaur arratsaldeko hitzorduan. 18:30ean izango da topaketa, eta liburua duenak eramateko eskatu dute.
