Reza Zabid Irango enbaxadorea, Gaztañon
Iranekin Bat elkarteak antolatuta, hitzaldia egingo dute hilaren 30ean 12:00etan Gaztañoko auzo lokalean.
Reza Zabid Irango enbaxadorea Iranekin Bat elkarteak antolatuta, hitzaldia egingo dute hilaren 30ean 12:00etan Gaztañoko auzo lokalean. Komunikabide konbentzionalez gaindiko informazioa eta hausnarketa izango da bertan egingo dutena, izan ere, Iranek Espainian duen enbaxadoreak, Reza Zabidek, Hego Euskal Herrira bisita egingo du hilaren 29an eta 30ean eta hainbat hitzaldi eskainiko ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gipuzkoaren kasuan, Donostian egin beharrean, Errenteria-Oreretan eskainiko du hitzaldi hori, eta zehazki, Gaztañoko auzo lokalean.
Nazioarteko zuzenbidean doktorea da Zabid, Irango Arlo Ekonomikoen Zuzendari Orokorra izan zen baita Iranek Ipar Amerikarako duen diplomatiko nagusia ere.
Zabidek Iranek egun bizi duen testuingurua aletuko du, komunikabide hegemonikoek gertatzen ari denaren gainean kontatzen duten oso bestelako ikuspuntua emateko.
Aldaketa baten berri eman dute antolatzaileek, eta jakinarazi dutene, hitzaldi horretan Zabidekin batera Firas Alcharani ariko da. Siriaren erorketara arte, 2024an, bertako armadaren koronela izan zen Alcharani eta barne medikuntzako sendagilea ere bada. Halaber, hainbat komunikabideetan analista geopolitiko gisa aritzen da Ekialde Ertainako, zein Europa Ekialdeko kontuez. betiere inperialismoaren kontrako ikuspegitik. Alcharani Zabidekin batera hizlari izango da Hego Euskal Herrian azken horrek egingo dituen lau hitzaldietan.
Hitzordua hilaren 30ean, larunbata, 12:00etan Gaztañoko auzo lokalean.
