Arguedasko hilketa matxista salatu du udalak
Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek "irmo eta aho batez" gaitzetsi dute gertaera.
Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek “irmo eta aho batez” gaitzetsi dute Arguedasko (Nafarroa) hilketa matxista. Udalak gogorarazi du “indarkeria matxista dela gure gizartean oraindik ere bizirik dirauen desberdintasun estrukturalaren adierazpenik larrienetakoa”. “Ez dira kasu isolatuak, baizik eta sistematikoki ematen den indarkeria bat, eta horri aurre egiteko ezinbestekoa da erakunde, gizarte eragile eta herritarren konpromiso aktiboa”, gaineratu du udal erakundeak.
Udalak “jendaurrean eta aho batez” adierazi du “emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera” izango duela beti: “Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.
Udalak mugimendu feministaren adierazpena eta mobilizazioak babestu eta haiekin bat egin du.
