Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Barraketan, euskara eta inklusioa

Musikaren %80 gutxienez euskarazkoa izango da, hainbat tartetan ez da musikarik edo zarata ozenik egongo, eta gainera, hainbat egunetan prezio bereziak izango dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/05/20

Mendekosteetan, Arraitokin jartzen diren barrakak euskaldunagoak eta inklusiboagoak izango dira, eta ingurumenari arreta handiagoa jarriko diote. Hala helarazi du udalak. Izan ere, horietan jarriko duten musikaren %80 gutxienez euskarazkoa izango da, hainbat tartetan ez da musikarik edo zarata ozenik egongo, festak iraun bitartean hondakinentzako ontziak jarriko dira, eta gainera, hainbat egunetan prezio bereziak izango dituzte. “Jaietako giroa ez dute ekitaldiek bakarrik sortzen; barrakek, kaleek eta herriko gune ezberdinek ere egiten dute. Horregatik, nahi dugu aisialdi eremu horiek ere errespetuan, euskaran eta bizikidetzan oinarritzea”, adierazi du Mikel Arruti alkateak. Neurri horiek udalak eta bertan izango diren ferialariek adostuta hartu dituzte.

Alkateak nabarmendu du udalak jai eredu inklusiboago eta herrikoiago baten alde egiteko adostu dituela neurri horiek barraken arduradunekin, “eta Mendekosteetako aisialdi guneetan ere herriko izaera eta balioak indartzeko balio dute. Pozgarria da urtez urte pauso berriak ematea, denek jaiak modu atseginean eta berdintasunean bizi ahal izateko”, nabarmendu du alkateak.

Adostutako neurriak, zehatz, ondoko zerrendan:

  • Barraken prezio finkoa: bidai bakoitzak 2,5 euro balioko ditu atrakzio guztietan, eta 5 bidaiako bonuak 10.
  • Umeen Eguna: Hilaren 25ean (astelehenean) Umeen Eguna izango da, eta egun horretan bidaia bakoitzak 1,5 euro balioko ditu.
  • Ingurumena zaintzea: atrakzioak jartzen diren eremuaren ingurua ahalik eta garbien mantentzeko, Lezoko Udalak zabor ontziak jarriko ditu festak iraun bitartean.
  • Musika euskaraz: eremuan musika jarrita egoten da denbora luzez, eta bertan entzungo diren abestien %80 euskaraz izango dira.
  • Tarte inklusiboa: egunero, 16:30etik 17:30era, atrakzioen gunean ez da musikarik ez eta soinu ozenik egongo. Horrela, pertsona autistek edo entzumen hipersentikortasuna duten pertsonek ere barraketaz gozatzeko aukera izan dezakete.
Erlazionatutako edukiaMendekosteetan, apaingarri olinpikoakMendekosteak, hilaren 22tik 24raArkirunen festetako txapelketak baditu finalistak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostiako Egia auzoan atzo etxegabetu behar zuten familiari «Etxegintzako bizitoki bat» eskainiko diotela

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa Fundazioak joko interaktibo bat sortu du, Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi pertsona atxilotu dituzte «terrorismo» delitu bat egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.