Arkirunen festetako txapelketak baditu finalistak
Lau finalak hilaren 23an (larunbata) jokatuko dira, 17:00etatik aurrera, Koldobike Gezala pilotalekuan.
Iazko finaletan izan zirenen talde argazkia. Azkenera iritsi da Arkirun Pilota Klubaren Mendekoste Festetako Pilota Txapelketa. Aurreko asteetan izan diren partiden ondoren, jada jakina da nork jokatuko dituen eskuz binakakoen lau finalak. Txapelak banatzeko lehiak hilaren 23an (larunbata) izango dira Koldobike Gezala pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Pilotazaleei, eta festazaleei herriko frontoi estalira joateko gonbita egin diete Arkiruneko arduradunek.
Honakoak izango dira finalak:
Benjamin Maila
- Viña-Barral / Mitxelena-Zapirain
Kimu Maila, lehen urtekoak
- Urkizu-Arrieta / Mitxelena-Zapirain
Kimu Maila, bigarren urtekoak
- Askasibar-Ulazia / Garbizu-Aizkorreta
Emakumeak
- Aranburu-Lozano / Sarasola-Lobete
