Bihar hasiko da IX. Gora Herriak, Palestina oinarri
Hilaren 21etik ekainaren 13ra bitartean egingo da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdia.
Hilaren 21etik ekainaren 13ra bitartean, Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdiaren IX. ekitaldia jasoko du barruti arrosak. Gora Herriak internazionalismoa ardatz duen kultur hamabostaldi bat da, eta aurten Palestinara begira jarriko dira, hori baita aurtengo herrialde protagonista. Hona hemen IX. edizioaren egitaraua, egunez egun:
IX. Gora Herriak
Hilak 21
- 19:00etan, Juanba Berasategin.
- Aurkezpen ekitaldia: Palestina da gure lurra, Fouad Baker jurista palestinarra FDLPko militantearekin.
- Zinema: No other land (euskarazko azpitituluekin).
Hilak 28
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Hitzaldia: Olibondoen sustraiak. Kolonizazioa aro modernoan eta sionismoa. Hithem Abdulhleem psikologo eta ekintzaile palestinarrarekin eta Mikel Aramendi nazioarteko aditu eta GARAko zutabegilearekin.
Ekainak 2
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Hitzaldia: Herri erresistentzia: antolakuntza eta garapena, Txente Rekondo nazioarteko adituarekin.
Ekainak 4
- Goizean: Lizeoko ikasleekin Joe Saccoren Palestinari buruzko komikia, Julen Gabiria itzultzaileak aurkeztuta.
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Hitzaldia: Hamas erresistentzia protagonista berria. Urriaren 7tik hanko egoera Ekialde Hurbilean.
- Tareq Baconiren liburuaren aurkezpena, Dabid Lazkanoiturburu GARAko kazetariarekin.
Ekainak 7
- 18:00etan, Juanba Berasategin.
- Kontzertua: Gora Palestina Askatuta! Jon Maia, Olatz Salvador, Iker Lauroba eta Sol Band Gazarekin.
Ekainak 8
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Hitzaldia: Palestinako emakumeen borrokaz eta erresistentziaz. Nadie Nemeh palestinar aktibista eta Bermeoko alkatearekin eta Diana Shams Gazako idazlearekin. Ainara Lertxundi GARAko kazetariak aurkeztuta.
Ekainak 9
- 19:00etan, Herriko plazan.
- Haurrentzako tailerra eta ikuskizuna, Porrotx eta Zaputxin pailazoekin.
Ekainak 10
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Solasaldia: Genozidioa gelditu! Elkartasun eraginkorrari begirako gakoak. Ibon Meñaka Gernika-Palestinako kidearekin, Julen BDZ mugimenduko kidearekin, Mahmoud Al-Saher idazle palestinarrarekin eta Marck Nicholson Britainia Handiko Palestine Action taldeko kidearekin.
Ekainak 11
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Poesia eta musika: Rifqa, Palestinaren ahotsa, Mohamedd el-Kurden liburua oinarri. Xalba Ramirez, Peru Galvete eta Rifqa euskaratu duen Eider Beobiderekin.
Ekainak 13
- Azken ekitaldia, Meipin.
- 12:30: Palestinarekiko elkartasun kalejira, Santiago plazatik Meipira.
- 14:00: Herri bazkaria palestinar menuarekin.
- 16:00: Ekitaldia nagusia: Agurra, Palestinako dantzak eta haurren dantzak.
- 16:30: Musika palestinarra: Nur eta Ahmed.
- 17:30: Koiuntura + arte.
- 18:30: Kantaldia.
