Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
INDARKERIA MATXISTA

"Egoera larri honekin amaitzeko urgentziazko neurri errealak behar ditugu"

Oiartzungo Feministen Asanbladak Arguedasko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo, Doneztebe plazan.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/05/21

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea egin zuen atzo Arguedasko (Nafarroa) erailketa matxista salatzeko. Ohi moduan, Doneztebe plazan elkartu ziren zenbait herritar helburu argi batekin: indarkeria matxistari planto egitea.

Haserrea eta samin sakona, horiexek dira Oiartzungo Feministen Asanbladak sentitzen duena, eta, beraz, haien elkartasun eta berotasuna helarazi nahi izan zizkien eraildako emakumearen senide, lagun eta hurbilekoei.

“Zoritxarrez, datuek errealitate gordin eta jasanezin bat erakusten digute berriro: 2026. urtea hasi denetik, jada lau emakume erail dituzte, eta beste bi saiakera izan dira Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz. Lau bizitza erauzi, lau hutsune bete ezinezko gure herrian. Zenbaki hutsetatik harago, bizitzak dira, eta ezin dugu onartu indarkeria honek etenik ez izatea”.

Hartara, ozen esan nahi izan zuten atzokoan hau ez dela “zoratutako gizon baten ekintza isolatu bat. Erailketa hauek izebergaren punta besterik ez dira. Gaur egungo sistema zisheteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kolonialak sostengatzen eta elikatzen du emakumeon* aurkako indarkeria. Sistema honek hierarkien bidez funtzionatzen du, eta emakumeak eta gorputz disidenteak egoera ahulagoan, zaurgarriagoan eta babesgabeagoan kokatzen gaitu egunerokoan, prekarizazio material eta sozialaren bidez. Indarkeria matxista egiturazkoa da, eta hainbat zapalkuntza ardatzen gurutzatzen dute”.

Hori horrela, ezin dela begira geratu azpimarratu zuten. “Ezin dugu onartu erailketa bakoitzaren ostean doluzko keinu instituzional soilak ikustea, biharamunean ezer aldatu ez balitz bezala jarraitzeko. Egoera larri honekin amaitzeko urgentziazko neurri errealak behar ditugu”.

“Hitzetik ekintzetara jauzia emateko garaia da”
Oiartzungo Feministen Asanbladaren arabera, esku hartu behar da egoera honen aurrean, eta bide horretan erakunde eta instituzioei irmotasun eta kontundentzia handiagoa exijitu zieten. “Ez dugu adierazpen hutsik nahi; baliabide ekonomiko, politiko eta sozial integralak behar dira prebentzioak, babesean ea hezkuntzan inbertitzeko. Sistema judizial eta asistentzial matxistak desmuntatu behar dira”.

Eta, gauza bera jendartearekin ere; kasu horretan, konplizitate oro apurtzera eta erantzukizuna hartzera deitu zituzten. “Indarkeria matxistaren aurkako borroka ez da Mugimendu Feministaren edo emakumeon* kontua soilik, jendarte osoaren premiazko ardura baizik”.

Horretaz gain, eta “egoeraren larritasun muturrekoa ikusita, ezin dugu ohiko erantzunetan geratu. Bada garaia Euskal Herri gisa horrelako erasoen aurrean tinko eta modu bateratuan erantzuteko. Hitz politak eta protokolozkoak soberan daude: hitzetatik ekintzetara jauzia emateko garaia da”.

Azkenik, mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuten atzoko agerraldian. “Beharrezkoa eta premiazkoa da herri horrek harresi bat jartzea, eta horretarako, bertan indar eta borroka guztiak jartzeko deia egiten dugu. Ezin dugu inor bide bazterrean utzi, bete ditzagun kaleak egoera hori nahikoa dela esateko”.

Argi utzi zuten, bestalde, autodefentsa feminista dela euren tresna, eta kaleak hartzera, antolatzera eta mobilizazioetan parte hartzera deitu zuten jendartea. “Nazkatuta gaude. Martxan jarraituko dugu denak aske izan arte”, amaitu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.