Andoni Urbieta eta Ibai Urbieta, aurrez aurre Zizurkilen
Zizurkilgo Zimiterio Sariko finalak jokatuko dituzte igandean (hilak 24), eta Txosteko bi kide lehiatuko dira norgehiagokan.
Igandean (hilak 24) Gipuzkoako Pasaka Txapelketa – Zizurkilgo Zimiterio Sariko finalak jokatuko dituzte, eta tartean Txost taldeko kideak lehiatuko dira.
Eskuz binakako modalitatean ariko dira parte hartzaileak, 11:30ean hasita, eta Xabier Urbieta Otaegi Urbieta II – Andoni Urbieta Etxeberria Urbieta III (Txost) lehiatuko dira Ibai Urbieta Etxeberria Urbieta IV (Txost) – Jon Urbieta Otaegi Urbieta I-en aurka.
Norgehiagoka Zizurkilgo Zimiterioan izango da.
