Animaliak jarriko dituzte erdigunean
'Animalien ahotsa' liburuari buruzko jardunaldi literario eta filosofikoak antolatu dituzte biharko (hilak 23).
Oiartzungo AIAk, Aula Animal, Jakinmin elkartearekin eta Animalia Ikasketa Kritikoak taldearekin elkarlanean, Animalien ahotsa liburuari buruzko jardunaldi literario eta filosofikoa antolatu du biharko (hilak 23).
Bi hitzordu egingo dituzte: lehena 12:00etan izango da, liburutegiko kaperan, eta hor liburuaren itzulpenaren aurkezpena eta mahai-ingurua egingo dituzte.
Arratsaldean, 16:30ean eta Abaraxka ludotekan, haur eta nerabeei zuzendutako filosofia saioa egingo dute. Zortzi urtetik gorako haurrei begirako jarduera izango da.
Larunbateko bi hitzorduetan, besteak beste, Pilar Badia eta Diego Hernan Animalien ahotsa liburuaren idazleak izango dira protagonista.
