Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Euskadiko Jokoak eta Oiartzungo MTB Sari Nagusia, hileko azken asteburuan

OTXE klubak antolatuta, hitzordu bikoitza izango da Oiartzunen hilaren 30 eta 31n. Asteburu horretan Urkabe mendira bertaratzeko deia luzatu dute.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/05/22

Hilaren 30 eta 31n txirrindularitza izango da nagusi Oiartzunen, OTXE klubak bi jardunaldi antolatu baititu: Euskadiko Jokoak eta Oiartzungo MTB Sari Nagusia – Euskal Kopa.

Zehatzagoak izate aldera: asteburu horretako ekitaldiek Cross Country modalitateko bi hitzordu izango ditu. Lehenengoan, larunbatean izango dena, eskola kiroleko gaztetxoek izango dute protagonismoa Euskadiko Jokoetan. Igandean, haatik, Euskal Koparako puntuagarria izango den Oiartzungo MTB Sari Nagusia jokatuko da Gipuzkoako Txapelketarekin batera.

Larunbateko jardunaldian alebin eta infantil kategoriako gazteek hartuko dute parte parte, eta, igandean, berriz, maila guztietako txirrindulariak lehiatuko dira; hala nola, kadeteak, juniorrak, Sub23, elite, master 30, master 40 eta 50 zein emakumezko kategoria guztietakoak. Hori  horrela, antolakuntzak aurreikusi du 250 parte hartzaile baino gehiago elkartuko direla asteburu horretan.

Lehiaketak Urkabe mendian jokatuko dira, MTB probarako egokitutako “zirkuitu tekniko eta ikusgarriekin”. Lau kilometro eta bi kilometroko ibilbideak izango dira, eta irteera zein helmuga Urkabe Bidean izango dira.

Horretaz gain, antolatzaileek jakinarazi dute asteburuan zehar kantina zerbitzua egongo dela bertaratzen diren guztientzat, eta, halaber, OTXEk atera dituen elastikoak zein Urkabeko bisera berriak erosteko aukera ere egongo dela aurreratu dute.

Egitaraua

Hilak 30, larunbata – Euskadiko Jokoak (Infantilak)

  • 09:00 – 09:45. Izen emateen baieztapena eta dortsalen banaketa
  • 10:15. Mutilek lasterketa
  • 11:15. Nesken lasterketa
  • 12:30. Sari banaketa

Hilak 31, igandea – Oiartzungo MTB Sari Nagusia – Euskal Kopa

  • 08:30. Izen emateak
  • 10:00. Kadeteak – emakumezkoen kategoria guztiak – master 40 eta 50
  • 11:30. Sari banaketa
  • 12:00. Juniorrak – master 30 – sub 23 – elite
  • 13:45. Sari banaketa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostiako Egia auzoan atzo etxegabetu behar zuten familiari «Etxegintzako bizitoki bat» eskainiko diotela

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa Fundazioak joko interaktibo bat sortu du, Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi pertsona atxilotu dituzte «terrorismo» delitu bat egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.