Martxan da IX. Gora Herriak
Abian da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdiaren IX. ekitaldia. Aurten Palestinara begira jarri dira.
Martxan da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdiaren IX. ekitaldia. Gora Herriak internazionalismoa ardatz duen kultur hamabostaldi bat da, eta aurten Palestinara begira jarri dira, hori baita aurtengo herrialde protagonista.
Atzo aurkezpen ekitaldia egin zen Juanba Berasategi aretoan, Fouad Baker ekintzaile palestinarraren eskutik. Ondoren, No other land filmaren bidez “okupazioaren zauri sakona” agerian jarri zela adierazi du Bixi-Bixik: “Ekitaldia zirraragarria izan zen. Palestinar herriaren erresistentziaren ahalmenak harritu gaitu, itxaropenari eusteko indar hori, lurrari olibondoen indarrez atxiki, ahalegin guzti-guztia genozidio luze hau bukatzeko modua bilatzen etengabe, egunero, matxinadaz matxinada”.
Hurrengo hitzordua asteartean (hilaren 26an) izango da, 19:00etan, Ubera liburutegian. Gazan bonbardaketa betean, Diana Shamsek idatzitako Amatasun ezberdina: zer esan nahi du gaur egun Gazan emakume izatea liburua aurkeztuko du Ainara Lertxundi Garako kazetariak.
IX. Gora Herriak
Hilak 28
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Hitzaldia: Olibondoen sustraiak. Kolonizazioa aro modernoan eta sionismoa. Hithem Abdulhleem psikologo eta ekintzaile palestinarrarekin eta Mikel Aramendi nazioarteko aditu eta GARAko zutabegilearekin.
Ekainak 2
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Hitzaldia: Herri erresistentzia: antolakuntza eta garapena, Txente Rekondo nazioarteko adituarekin.
Ekainak 4
- Goizean: Lizeoko ikasleekin Joe Saccoren Palestinari buruzko komikia, Julen Gabiria itzultzaileak aurkeztuta.
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Hitzaldia: Hamas erresistentzia protagonista berria. Urriaren 7tik hanko egoera Ekialde Hurbilean.
- Tareq Baconiren liburuaren aurkezpena, Dabid Lazkanoiturburu GARAko kazetariarekin.
Ekainak 7
- 18:00etan, Juanba Berasategin.
- Kontzertua: Gora Palestina Askatuta! Jon Maia, Olatz Salvador, Iker Lauroba eta Sol Band Gazarekin.
Ekainak 8
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Hitzaldia: Palestinako emakumeen borrokaz eta erresistentziaz. Nadie Nemeh palestinar aktibista eta Bermeoko alkatearekin eta Diana Shams Gazako idazlearekin. Ainara Lertxundi GARAko kazetariak aurkeztuta.
Ekainak 9
- 19:00etan, Herriko plazan.
- Haurrentzako tailerra eta ikuskizuna, Porrotx eta Zaputxin pailazoekin.
Ekainak 10
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Solasaldia: Genozidioa gelditu! Elkartasun eraginkorrari begirako gakoak. Ibon Meñaka Gernika-Palestinako kidearekin, Julen BDZ mugimenduko kidearekin, Mahmoud Al-Saher idazle palestinarrarekin eta Marck Nicholson Britainia Handiko Palestine Action taldeko kidearekin.
Ekainak 11
- 19:00etan, Kultur Aterpean.
- Poesia eta musika: Rifqa, Palestinaren ahotsa, Mohamedd el-Kurden liburua oinarri. Xalba Ramirez, Peru Galvete eta Rifqa euskaratu duen Eider Beobiderekin.
Ekainak 13
- Azken ekitaldia, Meipin.
- 12:30: Palestinarekiko elkartasun kalejira, Santiago plazatik Meipira.
- 14:00: Herri bazkaria palestinar menuarekin.
- 16:00: Ekitaldia nagusia: Agurra, Palestinako dantzak eta haurren dantzak.
- 16:30: Musika palestinarra: Nur eta Ahmed.
- 17:30: Koiuntura + arte.
- 18:30: Kantaldia.
