Mintzodromoa egingo dute ostegunean
Korrikaren 12. eguna egitasmoarekin bat eginez, Mintzodromoa egingo dute hilaren 28an, 17:30ean, Landetxe tabernan. Izena eman behar da.
Intxixu euskaltegiak Mintzodromoa antolatu du hilaren 28rako (osteguna da). Euskaraz hitz egitea eta hizkuntza praktikatzea da jarduera horren helburua, eta hurrengo hitzordua Landetxe tabernan izango dela aurreratu dute. 17:30ean hasiko da topaketa, eta bi orduko iraupena izango du euskara lau haizetara zabaltzea helburu duen egitasmoak. Hala ere, antolatzaileek ohartarazi dute eguraldi txarra eginez gero ekintza euskaltegira lekualdatuko dutela. Saioa amaitu ondoren jatekoa egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Jardueran parte hartzeko izena eman behar da 684 80 54 92 zenbakira deituta.
