Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Oiartzuarrak izateaz harro daudela aldarrikatuko dute

Iraide Susperregi Oyarzabalek eta Manex Elgeta Tolosak 'Oiartzuarra naz ta harro noz' podcasteko lehen atala argitaratu dute. YouTuben ikus daiteke.

Manex Elgeta Tolosa eta Iraide Susperregi Oyarzabal. Nahia Hernandez
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/05/22

Ikus entzuleak pantailara begiratzean norbere etxeko egongelan egongo balira bezala sentiaraztea izan da hasieratik Iraide Susperregi Oyarzabal eta Manex Elgeta Tolosa gazte oiartzuarren nahia. Bada, asmoak egi bilakatu direla dirudi, berriki argia ikusi duen proiektua bide onetik baitoa.

Oiartzuarra naz ta harro noz bideo-podcastaren lehen atala argitaratu dute gazteek Orgasmoren YouTubeko kanalean, eta zur eta lur geratu dira argitalpenak izan duen harrerarekin. “Herritarrengandik berotasuna eta sua sentitu ditugu. Sare sozialetan hiru egunetan lortu genituen 1.000 jarraitzaile, eta pozik geunden horrekin, baina uste genuen bere horretan geratuko zela eta jendeak ez zituela atalak osorik ikusiko”, aitortu du Elgetak.

Susperregik, baina, gehitu du bera optimista izan dela grabaketetan; “banuen ondo funtzionatuko zuenaren susmoa”.

Atal berriak, igandero
Oiartzuarra naz ta harro noz podcasteko atalak igandeetan zintzilikatuko dituzte YouTuben, eta aurrerago Oiartzun Irratian emango dituzte.

Oraingoz ezin dute gauza handirik aurreratu, baina jakinarazi dute podcastean agertuko den pertsona oro, gonbidatuak barne, herritarrak izango direla.

Bideo-podcasta gazteentzat eta sortzaileentzat sortutako espazio bat bezala definitu dute, “ahotsa emateko leku bat da”, eta hori euren ideiak, proiektuak eta pentsamenduak azaleratzeko “espazio seguru eta dibertigarri bat” dela ere gaineratu dute.

Lehen atala aurkezpenerako baliatu dute, baina jakinarazi dute datozen asteetako saioetan gonbidatuak izango direla protagonista, eta horien lanak komentatuko dituztela “era informalean”. Izan ere, Elgetak nabarmendu du “normalean erakusten ez den alderdi bat” erakutsi nahi dutela, “alderdi jostagarri hori”, alegia.

Kamera aurrean, aurkezle lanetan, Susperregi eta Elgeta ariko dira, baina atzean badute beste horrenbesteren sostengua, teknikari lanetan Enara Manterola Aramendi eta Nahia Hernandez Hurteaga aritzen baitira. Gainera, Kabitxo tabernaren, Oiartzun Irratiaren eta Orgasmo sortzaileen laguntzarekin ere kontatzen dute.

Hastapenak
Elgetak zerbait sortzeko grina zuen, eta hasiera batean elkarrizketa batzuk egitea zen asmoa, “baina oso modu formalean”, eta Nahiarekin (Hernandez) alderdi teknikoa lantzen hasi zenean konturatu zen buruan zutena podcast bat zela, baina podcastaren izaerarik izan gabe. “Orduan, eboluzio bat eman eta berriki argitaratu dugun horretan bihurtu dugu. Platoa etxeko egongela bat izan zedin nahi genuen, leku eroso bat, eta uste dut lortu dugula”.

Bideo-podcasta egingo zutela erabakitzean batu zen Susperregi proiektura. Gainera, gazteak nabarmendu du bat egin zuela bideoz grabatzeko hartutako hautuarekin; “jendearen aurpegiak ikusteak gertutasuna ematen du”.

Elgetak, bestalde, kontatu du herrian ikus entzunezko material gutxi sortzen dela, “baina ateratzen den apur hori herriak asko eskertzen duela”, eta beraz, hori ere bultzada bat izan dela bide-podcastaren sorkuntzarako. 

Susperregik ere ildo beretik jarraitu du, eta azaldu du bere iritziz herrian sortzen diren egitasmoak bideratuta daudela edota kontsumitzen dituena publiko konkretu bat dela. “Horrelako zerbaitekin iruditzen zaigu herrian gerturatze bat lortu dezakegula”.

Ordurako bazituzten esku artean horrelako proiektuak garatzeko behar izaten diren osagaiak, baina deitura, izena falta zitzaien. Nola izendatu pentsatzen hasi, eta konturatu ziren Oiartzunen herriarekiko duten harrotasuna “oso handia” izateaz gain, oso parte hartzaileak direla. Bide horretan, ohartu ziren “Oiartzuarra naiz eta harro nago” esaldia askotan entzuten dela, baina hor geratzen zela, esaldi batean. Hortaz, esaldi hori bere egin, eta euren proiektua izendatuko zuen esaldi modura izendatu zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.