'Xamurtasuna' hitzaldia gaur, Landetxen
Ainara Brusau Salaberriak gidatuko du 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako saioa. 17:30ean izango da, Landetxeko egongelan.
Oiartzungo kafe tertulia taldeak antolatuta, Xamurtasuna hitzaldia emango du gaur Ainara Brusau Salaberriak. Mahibar & Co erakundeko sexologoa izateaz gain, gizarte langilea ere bada, eta gaurkoan honako galderei erantzunak bilatzen saiatuko da: Zer da niretzat norbaitentzat garrantzitsua izatea? Zer eta nola desiratzen dut? Gai hauek gure kulturak baldintzatzen ditu?
Antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jardunaldia da. 17:30ean izango da, Landetxeko egongelan.
