Zabarrek eta Maria Labaienek festa ekarri dute Lezora
Hasi dira mendekosteak, hasi da festa Lezon! Zabarre eta Maria Labaien herria dira jada, eta herriak behar bezalako harrera egin die.
Zabarre eta Maria Labaien, aurtengo mendekosteen hasieran. Asteburu mugitua dator Lezon, hemen baitira mendekosteak, hasi baita festa herrian! Zabarre eta Maria Labaienen etorrerarekin hasiera eman zaio festen zurrunbiloari. Beroaldiak ez ditu herritarrak gelditu eta pirataz bete da portua, bikoteari eta haren tripulazioari merezitako harrera egiteko.
Haur, gazte eta heldu. Denek izango dute zerekin gozatu datozen hiru egunetan, 25etik gora ekitaldi eta ekintza izango baitira gaurtik igandera bitarte. Udalak eta herriko eragileek egitarau oparoa antolatu dute aurtengo mendekosteetarako. Beheko koadroan kontsulta daiteke osorik.
Jarraian, gaurko jaien hasieran jasotako irudiak:
2026ko Mendekosteak. Egitaraua.
Hilak 22, ostirala
- 19:00. Zabarre eta Maria Labaien udaletxeko atarira iritsiko dira.
- Jarraian. Pirata Txikiek pregoia irakurri, eta festei hasiera emango diete. Murixkaren Agurra ere izango da, eta erraldoi eta buruhandien kalejira hasiko da.
- Ondoren. Karropoteoa Gurutze Santuaren plazatik hasita.
- 21:00. Afari autogestionatua Gurutze Santuaren plazan.
- 23:00. Karlos Saldise plazan, Olgetan taldearekin erromeria eta DJ Pattor.
Hilak 23, larunbata
- 09:30. Eskualdeko dultzaineroekin diana.
- 12:00. Koldobike Gezala pilotalekuan hasita, XX. mende hasierako erromerietako dantzekin kalejira.
- 12:00. Aitona-Amonen Bordako bazkideen dantzak Gurutze Santuaren plazan.
- 12:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 13:00. Gurutze Santuaren plazan, Lezoko Dantzazaleen emanaldia Tomas Garbizu Musika Eskolako musikariekin.
- 16:30. Tiñelun, truk txapelketa.
- 16:30 Goiko Plazan, puzgarriak.
- 17:00. Koldobike Gezala pilotalekuan, Arkirunen eskolakoen eta emakumeen Mendekoste Txapelketako finalak.
- 18:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 19:30. Gurutze Santuaren plazatik, Elektrotxufla elektrotxarangaren irteera.
- 22:30. Gurutze Santuaren plazan, zezensuzkoa.
- 23:00. Karlos Saldise plazan, kontzertuak: Sukena eta Txamakos. Ondoren, DJ Enabil.
Hilak 24, igandea
- 09:30. Diana eskualdeko dultzaineroekin.
- 11:00. Karlos Saldise plazan, gazte sortzaileen azoka.
- 11:00. Goiko Plazan, toka, igela eta bote jokoak.
- 11:30. Gurutze Santuaren plazan, Alaia galtzagorria izenburupeko txotxongilo emanaldia.
- 12:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira.
- 17:00. Gurutze Santuaren plazatik, Altxorraren bila jarduera pirataz mozorrotua.
- 19:00. Goiko Plazan, Eraitsi SL kale antzerkia.
- 21:30. Gurutze Santuaren plazan, zezensuzkoa.
