Ekainaren 7an izango dira Euskal Herriko Pala Txapelketako finalak
Hirugarren mailako finala izan zenik, jakina da zein bikote lehiatuko diren Giriziaren pala txapelketako finaletan.
Egun batzuk baino ez dira geratzen Giriziaren Euskal Herriko Pala Txapelketako finalak jokatzeko, eta, beraz, esan daiteke lehiako azken txanpan sartu direla jokalariak.
Bada, finalak ekainaren 7an (igandea da) izango dira, eta hirugarren mailan izan ezik, jakina da beste mailetan zein bikotek jokatuko duten. Nesken kasuan, Artakoz eta Casillas Balerdi eta Aranbururen aurka lehiatuko dira, eta lehen mailan, berriz, Arizmendi eta Arriaga Perez eta Seoaneren aurka.
Bigarren mailan Egiburu eta Rodriguez Ubeda eta Arrutiren aurka lehiatuko dira, eta hirugarren mailan, berriz, Esoain eta Izetarena da baieztatutako bikote bakarra. Larunbatean Argote eta Bereziartua Perez eta Lekuonaren aurka lehiatuko dira, eta partida hori irabazten dutenak izango dira finalean ariko direnak. Datorren larunbateko partidak 8:15ean hasiko dira.
Honakoak dira asteburuko emaitzak:
- Lehenengo maila:
- Aritzmendi – Arriaga 25 / 21 Iriarte – Garbisu
- Perez – Seoane 25 / 16 Leo – Arkaraz
- Bigarren maila:
- Goiburu – Rodriguez 25 / 10 Zabala – Etxeberria
- Ubeda – Arruti 25 / 14 Asiain – Ibarra
- Hirugarren maila:
- Xalbador – Xalbador 23 / 25 Esoain – Izeta
- Neskak:
- Artakoz – Casillas 25 / 23 Zubeldia – Anza
- Agirre – Murua 22 / 25 Balerdi – Aranburu
