Urbieta I eta Urbieta IV, txapeldun
Gipuzkoako Pasaka Txapelketa - Zizurkilgo Zimiterioa Sariko finalak jokatu zituzten atzo, eta Txosteko Urbieta IV izan zen irabazleetako bat.
Gipuzkoako Pasaka Txapelketa – Zizurkilgo Zimiterioa Sariko finala jokatu zuten atzo, eta Txosteko kide den Ibai Urbieta Etxeberria Urbieta IV izan zen garaileetako bat.
Urbieta IV.ak Jon Urbieta Otaegi Urbieta I-ekin osatu zuen bikotea, eta 13 – 8 irabazi zieten Xabier Urbieta Otaegi Urbieta II eta Andoni Etxeberria Urbieta II-ri.
Hona hemen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak HITZAri helarazitako zenbait irudi.

