Emakume palestinarren ahotsa ekarri dute Donibanera
Gora Herriak jaialdiaren barruan, Diana Shams idazle palestinarraren liburua izan zuten atzo hizpide Ubera liburutegian.
Hilaren 21ean hasi ondoren, urratsak egiten ari da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen Gora Herriak jaialdiaren IX. ekitaldia. Atzo Diana Shams idazle palestinarraren liburuaren inguruan aritu ziren Ubera liburutegian. Ainara Lertxundi Garako kazetariak gidatu zuen saioa. Shamsek Gazaren txikizioaren erdi-erdian idatzi zuen obra, gauero bere telefonoan idatziz, eta emakume palestinarren ahotsei leiho bat ireki die. Shamsen liburuaz gain, beste 50 egongo dira ikusgai eta irakurgai Uberan, ekainaren 13ra bitartean.
