Oiartzun Irratiak esatari lanerako lan poltsa zabaldu du
Euskarako C1 maila edota baliokidea izatea zein Oiartzun eta oiartzuera ezagutzea dira izena ematerakoan bete beharreko baldintzak.
Oiartzun Irratiak irrati esatari lanetarako lan poltsa zabaldu du, eta bertan izena emateko, besteak beste, eskatu dute euskarako C1 maila edo baliokidea izatean, zein Oiartzun eta oiartzuera ezagutzera.
Era berean, honakoak izango dituzte kontuan: kazetaritza, publizitatea eta ikus entzunezko ikasketak izatea; komunikazio arloan esperientzia izatea eta audio zein edizio programen ezagutza izatea.
Interesdunek curriculuma bidali beharko dute helbide elektroniko honetara ekainaren 9a baino lehen (asteartea da).
