Trafiko aldaketak Meipiko jaiengatik
Gaurtik igandera bitartean Meipiko jaiak egingo dira, eta ospakizunek eragina izango dute Donibaneko trafikoan.
Gaurtik igandera bitartean (hilaren 29tik 31ra) Meipiko jaiak egingo dira, eta ospakizunek eragina izango dute Donibaneko trafikoan. Gaurko 17:30etik igandeko 23:00etara, Lezobidea kalea moztuta egongo da, Meipiko biribilgunearen parean.
Donibane kalera eta Bizkaia plazara sartzeko, Larrabide errepidetik eta San Roke eta Juan XXIII kaleetatik egin beharko da. Ateratzeko, aldiz, Bordalaborda kalea erabili beharko da. Gaurtik igandera bitartean, autobusak Meipiko biribilgunean izango du geltokia.
