Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Txalaparta doinuek girotuta dator Sagardo Eguna

Sagardo Egunaren 36. edizioa izango da bihar (hilak 30, larunbata). Betiko egitaraua mantendu dute aurten, baina txalaparta saioa gehitu dute jardueren zerrendara. Bi saio egingo dituzte txalapartariek.

Iazko Sagardo Eguneko irudia da honakoa. Urko Etxebeste
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/05/29

Oiartzuarrek egutegian gorriz markatutako egun bat da biharkoa (hilak 30, larunbata). Familian edota lagun artean elkartu, eta sagardo basoa eskuan dela hitz eta pitz aritzeko eguna ate joka dago honezkero. Izan ere, 36. Sagardo Eguna izango da bihar, eta ohi moduan zenbait herritarrek egitarau oparoa ondu dute. Tenperatura aldetik lasaitzera joko du giroak; herri giroa, ordea, erabat piztuko da.

June Sanzberro Aizpurua Sagardo Egunaren antolatzaileetako bat da, eta azaldu du goizeko egitaraua aurreko urteetakoaren “nahiko antzekoa” izango dela, nahiz eta berritasunen bat ere txertatu duten. Hori horrela, kontatu du goizean hamalau postuz osatutako azoka egongo dela, eta ekoizleak zein artisauak ez direla soilik herritarrak izango. 

Jarraian, herriko sagardogileek egin dutenaren dastaketaren txanda izango da, eta hor sartuko da aurtengo berritasunetako bat: txalaparta ikuskizuna. Lurraren bihotz taupadak ikuskizuna egingo dute plazan, eta postuen inguruan daudenek txalaparta doinuez gozatzeko aukera izango dute herrian bertan ondutako sagardoa dastatzen duten bitartean. 

Arratsalde partean, bestalde, Abaraxkak antolatutako haur jolasek eta txokolatadak hartuko dute Euskal Herria plaza, eta horren ondotik hasiko da “jende gehien” parte hartzen duen jarduera, sagardo dastaketa, alegia. Hitzordu horretan, gainera, herrian ekoitzitakoez gain, beste herri batzuetako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Orotara hemezortzi sagardo postu egongo dira nahi duen orok nahi adina edan dezan. 

“Egun garrantzitsua”
18:00etan hasiko da arratsaldeko txotx handia, omenaldiarekin. Gainera, hori egiten duten bitartean goizeko txalapartariek beste emanaldi bat egingo dute. “Ez da goizekoa bezain luzea izango, baina beste saiotxo bat egingo dute”, azaldu du Sanzberrok. Omenduen inguruan galdetuta, antolakuntzako kidearen erantzuna argia da: “Hori sorpresa izaten da denentzat”. 

Hainbat dira oiartzuarrentzat egun edota data seinalatuak, herriko jaiak edo Ihoteak, kasu, eta oiartzuarrak horren pare jarri du Sagardo Eguna: “Esango nuke egun garrantzitsu bat dela, edo, behintzat, jende asko bertaratzen dela hitzordu horretara. Batez ere arratsaldeko dastaketara joaten da jendea, baina bai, esango nuke Oiartzungo egun seinalatuetako bat dela Sagardo Eguna beste batzuekin batera”.

Akaso, herriak izaten duen erantzuna arrakastaren seinale izan daiteke, aurtengoa hogeita hamaseigarren edizioa izatea ez baita, inondik inora, lan makalaren seinale.  

Jendeak herrian antolatutako jarduera baten aurrean erantzun on bat ematea, baina, ez da beti nahikoa izaten, horrelako egun baten atzean lan handia baitago. Sanzberrok laugarren urtez dabil antolaketa lanetan, eta aipatu du taldean “antolatzaile aktiboak” sei direla, nahiz eta badaukaten “beti” esku bat botatzeko prest dagoen laguntzaileen sare bat. 

Lan handia
Sanzberro jakitun da Sagardo Egunak herritar asko mugiarazten dituela, baina era berean jendea lanerako ez dagoela oso prest sumatu dute. “Jendeak erraz hartzen du parte festan, baina, esaterako, arratsaldeko dastaketak hemezortzi postu ditu, eta gaur-gaurkoz ez ditugu zerbitzari guztiak lotuta; erdia faltako litzaiguke oraindik” [elkarrizketa hilaren 25ean egin zen].

Hartara, antolakuntzaren ustez “egun erakargarria eta parte hartzailea da” Sagardo Eguna, “baina jendeari mesedeak edota laguntza eskatzen zaizkionean kosta egiten zaie herrigintzan parte hartzea”. Aste hasieran zerbitzariak lortuko zituzten edo ez zalantzan ziren; “pentsatzen dut lortuko ditugula, baina aurrera begira inflexio puntu bat izango da antolakuntzan, eta ikusiko dugu zer gertatzen den Sagardo Egunarekin”. 

Hala ere, mezu lasaigarri bat helarazi du oiartzuarrak: “Antolakuntza aldetik indar handia daukagu eta jai honek jarraitzea nahi genuke. 36 zenbaki handia da, eta jarraipena eman nahi genioke, baina era berean nahi genuke jendea kontziente izatea horrelako ekintzak herriarentzat eta ezeren truk antolatzen direla, eta espero dela jendeak era batera edo bestera erantzutea”. Zailtasunak zailtasun, baina, esker oneko hitzak dituzte Sagardo Eguneko antolatzaileek inoiz era batera edo bestela lagundu dituzten herritarrentzat. “Oso eskertuta gaude”. 

XXXVI. Sagardo Eguna

EGITARAUA

  • 10:00 – 14:00. Ekoizle eta artisauen azoka.
  • 12:00 – 14:00. Herriko sagardo dastaketa Doneztebe plazan.
  • 17:00. Haur jolasak eta txokolatada Euskal Herria plazan.
  • 18:00. Sagardo dastaketa Doneztebe plazan.
  • 20:00. Txosna euskal musikak girotuta.

SAGARDOAK

Altuna, Arkale, Baleio, Bianditz, Erroilbide, Goiko Lastaola, Harritxuita, Igoin, Larregain, Lindurenborda, Lizeaga, Monondi, Oialume zar, Oianleku, Ordozelai, Petritegi, Txurrumurru eta Urkabe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.