Urretxu eta Zumarrago bertso eskolak bat egin du larunbateko elkarretaratzearekin
Aian jokatuko dute Herriarteko bertsolari Txapelketaren finala, eta hara joan aurretik Errenteria-Oreretara etorriko dira Xenpelar bertso Eskolako irakasle batek egindako erasoak salatzeko protestara.
Gertaerak salatzeko agerraldi masiboa egin dute eragileetako kideek. Herriarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko dute Aian, eta bertan parte hartuko du Urretxu-Zumarraga 1 taldeak. Egun osoko egitaraua ondu du Bertsozale elkarteak finalen harira, baina bertara joan aurretik Urretxu eta Zumarragako bertso eskolaren autobusa Errenteria-Oreretara etorriko dela jakinarazi dute.
Izan ere, 12:30ean dago deituta elkarretaratzea Xenpelar Bertso eskolako irakasle batek 2018az geroztik egindako eraso matxistak salatzeko, eta bertan izango dira Urola Garaiko bi herrietako bertso eskolakoak Goierriko HITZAk. Bertsozale elkarteak Aiako finalaren testuinguruan 12:00etan antolatua zuen bertso poteoa ere bertan behera utzi du, Errenteria-Oreretako elkarretaratzea dela-eta.
