Erremontea, aurten ere, gertutik
Erremontari herriz herri iniziatibaren ekitaldi berria abian da, eta Errenteria-Oreretak bat egin du. Erremontea zabaldu eta jendearengana iritsaraztea du helburu proiektuak.
Iazko Erremontari herriz herriren irudi batErremontari herriz herri Erremontari herriz herri iniziatibaren ekitaldi berria abian da, eta Errenteria-Oreretak bat egin du. Erremontea zabaldu eta jendearengana iritsaraztea du helburu proiektuak.
Errenteria-Oreretako partidak ekainaren 20an jokatuko dituzte, Fanderiako Agustina Otaola pilotalekuan; bi partida jokatuko dira bertan, biak profesionalak.
Erremontea zuzenean bizitzeko aukera udalerrian bertan, eta bigarren saio baterako aukera ere jarri dute herritarren eskura. Izan ere, doan joan ahalko dira hilaren 1ean eta 8an Hernaniko Galarreta pilotalekura, txapleketa horretan programatutako partidak ikustera. Gonbidapenak eskatzeko posta elektronikoz mezua bidali behar da (klik hemen) edota 687 39 32 45 telefono zenbakira deitu. Informazio gehiagorako, klik egin hemen.
