2026/6/1

Paleolitoa eta Aizpitarte, liburu batera

Paleolito Garaiko labar artea Aizpitarte muinoan liburua aurkeztuko dute hilaren 3an, asteazkena, 19:00-20:30 bitartean, Reina aretoan-

oarsobidasoko hitza
Ruben ezkerrean, eta Anatz eskuinean. Osaba-ilonak Errenterioan eta Oiartzunen ari dira lehiatzen hurrenez hurren.

Errenteriarentzat beste bi garaipen Herriartekoan

Errenteria, finalerdietan da; aurkaria, Deba. Joaneko partidak Debako Aldats pilotalekuan jokatuko dituzte asteburuan. Ordua oraindik zehaztu gabe dago.

Igandean, Euskal Herriko Pala Txapelketako finalak

Emakumezkoen finalaz gain, gizonezkoek hiru partida jokatuko dituzte: lehen, bigarren eta hirugarren mailetan, hain justu.

Antxoko lurpeko geltoki berria, bisitagarri hilaren 15etik 18ra

Geltokia uztailaren 18an irekiko bada ere, herritarrek geltoki berria bisitatu ahal izango dute datozen egunetan. Geltokia ezagutzeko, izena eman behar da hilaren 8a baino lehen.

San Antoniyuetako egitaraua, argitara

Ergoien auzoko jai batzordeak aurtengo egitaraua antolatu du. Bi asteburutan ospatuko dituzte festak, eta lehen eguna larunbata (hilak 6) izango da.

Pentsio publiko duinak eta zaintza sistema aldarrikatu dituzte, enegarrenez

Pentsio publiko duinak aldarrikatu dituzte enegarrenez, eta Sanmarkosene eta Jesusen Bihotzako langileak ere batu dira zaintza sistema aldatzeko.

Errioxako Demanda mendilerrora asteburu pasa

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Errioxara joango dira hilaren 27an eta 28an.

indarkeria matxista

"Biktimak ahaztu, azpiratu, eta etekin politikoa ateratzeko nahia nola gailendu den ikustea bereziki gogorra zait"

Azken egunotan argitara atera diren indarkeria matxistarekin lotutako auzien gainean udalaren kudeaketa jo mugan jarri dutela eta, agerraldia egin du Errenteriako Udalak. Biktimak erdian jartzera deitu du, eta mugimendu feministaren lana aitortu eta eskertu, "askoren erreferentziazko babesleku delako".

'Kokreta' eta kroketa artean, elkartasun masa

Markelen Irria eta Juneren Hegoak elkarteen aldeko Hegan eta Irriz Kroketa Jaia jaso du Karlos Saldise plazak.

Oiartzun KEko neskak, Donosti Masters Cupeko txapeldun

Madrildik etorritako Olympia taldearen aurka jokatu zuten partida, eta 2-0 irabazi zuten norgehiagoka etxekoek.

Literatura eta sormena gainezka Lekuona Fabrikako Udal Bibliotekan

Egitarau zabala bezain interesgarria hilabete honetarako Lekuona Fabrikaren Udal Bibliotekak ondu duena. Sormena eta literatura erdi-erdian jarri ditu.

Hika solasaldiak, Lau Haizetararen eskutik

(H)ikastaroa, noka eta toka nonahi aritzeko antolatu zuen Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Xenpelar AEKrekin elkarlanean. Hori bukatuta, orain, Hika Solasaldien txanda heldu da.

Montejurrako hilketei buruzko saioa, asteazkenean

'Semilla de libertad. La herencia de una memoria resistente' liburua izango dute hizpide Trikuharri elkarteak antolatutako hitzorduan.

Erremontea, aurten ere, gertutik

Erremontari herriz herri iniziatibaren ekitaldi berria abian da, eta Errenteria-Oreretak bat egin du. Erremontea zabaldu eta jendearengana iritsaraztea du helburu proiektuak.

Luis Barriosen erakusketa zabalik, Xenpelar Etxean

'Artista liburuak. Poema eskulturak' erakusketa espazio horretarako espresuki sortutako lanen aukeraketa dela azaldu du Barriosek.

Euskara kalera aterako dute asteazkenean

Hilaren 3an Mintzodromoa egingo da Trintxerpeko Gudari plazan, 10:00etan. Saioa herritar guztiei dago irekita.

Eskertza Eguna, Intxixu Trail eta zenbait auzotako festak ekainean

Hilabetero bezala, aisialdiko agenda osatua prestatu dute herritarrek ekainerako. Adin eta zaletasun guztientzako zer egina izango da.

'Ahalduntzea, euskaratik eta feminismotik' saioa, bihar

Lezo Euskaragarri Ahalduntze Eskolako lehen saioa egingo dute bihar (hilak 2, asteartea) Kultura Aretoan.

Gehiago