Montejurrako hilketei buruzko saioa, asteazkenean
'Semilla de libertad. La herencia de una memoria resistente' liburua izango dute hizpide Trikuharri elkarteak antolatutako hitzorduan.
Trikuharri Kultur Elkarteak antolatuta, Semilla de libertad. La herencia de una memoria resistente liburuaren aurkezpena egingo dute hilaren 3an (asteazkena), 18:30ean, Arizmendienean. Jurramendiko hilketei buruzko eleberria berria da, eta David Martinez Lasa liburuaren egilea izango da hitzorduan.
Semilla de libertad liburuarekin Martinezek 1976ko Montejurrako krimenetan sakonduko du, eta tragediaren aurreko orduak biziberrituko ditu. Nobela honetako egileak oroimena eta konspirazioa zein intimitatea eta indarkeria uztartuko ditu “Trantsizioan gutxien esploratutako zaurietako batean barneratzeko. Botereari, beldurrari eta askatasunaren kostuari buruzko kontakizuna da”, diote.
